2015(e)ko urtarrilaren 22(a), osteguna

Kaixo!!! 


Gabonak atzean utzi, eta urte berrirako sorpresa ugari dauzkagu. 


Hasteko, ostiral honetan, hilak 23, Odolaren Mintzoa eta Tania de Sousaren kontzertuak izango dira. Kontzertuak gaueko 23:00tan hasiko dira, eta sarrera 3 eurokoa izango da. 



Tania de Sousak The Dispositives, Zuloak...taldeetan aritu ostean bakarkako ibilbideari ekin zion. Horretarako lehenengo diskoa grabatu zuen 2014ko maiatza eta ekaina bitartean Bonbereneako (Tolosa) estudioan Karlos Osinagaren "Txap" aginduetan eta Fermin Muguruzak ekoiztua. Hamabi kantuetan nagusitzen diren pop melodiak ditu ezaugarritzat artista honen lehenengo lanak. Lan honetaz gozatzeko aukera izango dugu, hain zuzen, ostiral honetan. Hemen duzue aurrerapen kanta bat: 



Odolaren Mintzoa taldea, berriz, hilabete batzuk taula gainera igo gabe eman ondoren, berriro ere soinu pixka bat ateratzeko asmoz eta guztia emateko prest igoko dira oholtza gainera. Hemen duzue beraien kanta bat:


Animatu!! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina