Sarrera

2000. urtean sortu genuen Anoetako Gazte Asanblada. Lehenagotik ere existitzen zen asanblada gure herrian, eta lehen plazan bertan zegoen udaletxe zaharreko azkeneko pisuan biltzen ziren herriko gazteak. 2000. urtean, hainbat faktorek eraginda, (eraikina zaharra zen eta botatzeko asmoak hasi ziren, kontzertuak egiteko lokal egokiago baten beharra…) udalak beste lokal bat utzi zion asanbladari, gaur egungo gaztetxea dena.
Indar handiarekin hasi ginen gaztetxean, baina 2009 inguruan beheraldi urteak izan genituen ez genuelako asmatu belaunaldi aldaketa ongi ematen. Zorionez, azken urteetan lagun ugari sartu da gaztetxean eta kuadrilla polita osatu dugu. Ekitaldi ugari antolatzen dugu urtean zehar, eta geldirik behintzat ez gaude!
Asanbladaren eta gaztetxearen erronka nagusia herriko gazteen parte hartzea eta guztien arteko harremanak sustatzea da. Horretaz gain, urte guztian zehar hainbat ekitaldi antolatzen jarraitzea da gure asmoa: kontzertuak, hitzaldiak, dokumentalen emanaldiak, haur jolasak…
Gune autogestionatua da, eta 4 kidez osatutako juntak gidatutako asanbladaren bidez kudeatzen da gaztetxea. Ostiralero biltzen gara.
Zuentzat guztientzat ateak irekita dituzue! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina