2014(e)ko abenduaren 22(a), astelehena

Gabonetarako egitaraua Anoetako Gaztetxean


Kaixo!!

Gabonak ere ailegatu zaizkigu, eta egun hauetarako egitarau oparoa antolatu dugu Anoetako Gazte Asanbladako kideok.

Horrela, astezkenetik hasita, dokumental emanaldiak, barrikotea, txapelketa gaua...izango ditugu bertan.

Ondorengo kartelean ikus dezakezue egitaraua:

Abenduak 24a: goizeko 8:00tan gaztetxean elkartu, eta baserriz baserri ibiliko gara kantari. 14:00etan bazkaria egingo dugu.

Abenduak 26a, 17:30tan: Zohardia dokumentala

Abenduak 30a, 17:00tan: Haurrentzak jolasak, eta ondoren txokolatada

Urtarrilak 2, 20:30tan: Barrikotea, eta ondoren txapelketa gaua

Urtarrilak 4, 18:00tan: Barrura begiratzeko leihoak dokumentala




Gonbidatuta zaudete!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina