Albisteak

Arkaitz Bellon Elorrioko presoa hilik aurkitu dute Puerto I espetxeko ziegan



Elorrioko Arkaitz Bellon euskal presoa Cadizeko Puerto de Santa Mariako espetxean hilik aurkitu zuten espetxezainek atzo goizean.
36 urte zituen Bellonek, eta hamahiru urte eta hiru hilabeteko zigorra betetzen ari zen kale eraso batean parte hartzea egotzita. Hiru hilabete barru zen kartzelatik ateratzekoa, maiatzean. Oso kartzelaldi gogorra izan du; izan ere, etxetik urrun izan dute beti, eta hainbat aldiz salatu ditu funtzionarioen eskutik jasotako jipoiak: iazko martxoan, Sevillako espetxean, 2010ean Puerto III kartzelan eta 2008an Algeciraskoan.

Gaur arratsalderako elkarretaratzeak antolatu dituzte Euskal Herriko herri guztietan "Espetxe politika honi ez. Sakabanaketa amaitu" lelopean, presoaren heriotza salatzeko eta espetxe politikaren aurka. Anoetan, 19:30etan izango da mobilizazioa herriko plazan.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina