2014(e)ko irailaren 1(a), astelehena

Gazte Eguneko argazkiak

Kaixo!!!

Aipatu genizuen moduan, oporretatik bueltan Anoetako Gazte Asanblada ere martxan da eta pasa den larunbatean, hilak 30, Gazte Eguna ospatu genuen Anoetako Gaztetxean belaunaldi berriari ongi etorria emateko.

Horretarako, egun guztiko egitaraua antolatu genuen: 9,00tan gosaria, 10:30tan asanblada eta belaunaldi berriari ongi etorria, 12:00tan sagardo dastaketa, 14:30tan paellada, 18:00tan poteoa Berastegiko batukada taldearekin, 21:00tan afaria eta gauean kontzertuak: Kalera talde lesakarra eta parranda goizaldera arte Dj Bull-ekin.

Hemen dituzue egun horretako hainbat argazki:






Gozatu eta beste bat arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina