2014(e)ko urriaren 17(a), ostirala

IV.Urrifest Anoetan

Kaixo!  

Hurrengo larunbatean, hilak 25, IV.Urrrifest Garagardo Jaia antolatu dugu Anoetako Gaztetxean. Arratsaldeko 18tan emango diogu hasiera garagardo jaiari herriko plazan; bertan, Euskal Herriko zein garagardo bereziak dastatzeko aukera izango dugu. Euskal Herritik Hazparneko Etxeko Bob´s Beer eta Urdulizeko Etxeandia garagardoak dastatzeko aukera izango dugu, eta Grinbergen eta Judas izango dira garagardo bereziak.

Gaueko 21:00tan afari berezia eskainiko dugu gaztetxera hurbiltzen den ororentzat, eta gaueko 23:00tatik aurrera Anoetarock eta Voltaia taldeen kontzertuak izango ditugu entzungai. Gauean, gaztetxean ere izango da Euskal Herriko zein garagardo bereziak dastatzeko aukera.

Denak gonbidatuta zaudete! 




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina