2014(e)ko abuztuaren 25(a), astelehena

Gazte Eguna Anoetako Gaztetxean

Kaixo!

Udako oporren ondoren, Anoetako Gazte Asanbladako kideok bueltan gatoz berriz ere.

Udari amaiera earra emateko, datorren larunbatean, hilak 30, Gazte Eguna ospatuko dugu Anoetako Gaztetxean.

Urtero legez, belaunaldi berriari ongi etorria egingo diogu, eta horretarako egun osoko egitaraua prestatu dugu: gosaria, asanblada eta belaunaldi berriari ongi etorria, sagardo dastaketa, bazkaria, ondoren jokuak eta poteoa Berastegiko batukada taldearekin, afaria eta gauean Kalera talde lesakarraren kontzertua. Ondoren, Dj Bull-ekin parranda ederra goizaldera arte.

Denak gonbidatuta zaudete! Zuen zain gaude!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina