2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

XV.URTEMUGA IRUDITAN

Kaixo!!!

Gaurkoan XV.urtemuga ospatzeko egin ditugun hainbat ekintza barnebiltzen dituen bideoa eskaini nahi dizuegu. Bideo honetan XV.urtemuga ospatzeko urtarriletik ekainera egin ditugun hainbat ekintzen irudiak dituzue ikusgai: kontzertuak, hitzaldiak, ume jolasak.... Halaber, azpimarragarria da XV.urtemugaren harira Gazte Asanbladako kideeak diren  Xabat Urkola, Xabat Ugartemendia, Iker Etxeberria, Oier Urkola eta Ainara Aranburuk egin dutela bideoaren abestia. Beraz, eskerrik beroenak beraiei ere!

Hala ere, ez ezazue pentsa aurtengo ekintzak amaitu direnik. Datorren astean herriko festak dira, eta dagoeneko prestaketetan erabat murgilduta gaude. Festetan ikusiko dugu elkar, gazteen dantzan eta kalejiran, besteak beste.

Ea bideoa gustoko duzuen!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina