2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

XV.urtemuga maiatzean

Kaixo!!

Aipatu genizuen bezala, aurten Anoetako Gaztetxeak 15 urte betetzen ditu. Urtarrilean hasi ginen urtemuga ospatzen eta apirilera bitarte hilabete bakoitzean arlo zehatz bat landu dugu: desobedientzia otsailean, parekidetasuna martxoan, elikadura subiraultza apirilean...

Kontuak kontu, azkenean ailegatu da maiatza, Anoetako gaztetxeak 15 urte betetzen dituen hilabetea, hain zuzen. Hori horrela, ospakizunek ez dute etenik, eta maiatzerako ere egitarau oparoa antolatu dugu gaztetxearen XV.urtemuga behar den bezala ospatzeko.






Honakoa da maiatzeko egitaraua:

Maiatzak 7, asteazkena 19:00tan: Todo una vida en prisión dokumentala

Maiatzak 10, larunbata Belaunaldi Eguna:


  11:00: Mahai ingurua belaunaldi   ezberdineko kideekin
  
   14:00: Bazkaria 
  
    Gero argazki proiekzioa
  
    18:00: Poteo alaia
   
    21:00: Afaria
  
    23:00:  Los Brodies
               + Glaukoma 
               + Dj Little Martin Selektah




Maiatzak 14, asteazkena 19:00tan: Musika Zuzeneani buruzko hitzaldia



Maiatzak 16, ostirala 20:00tan: Kontzertua + afaria terrazan



Maiatzak 24, Urtemuga Eguna


             10:30: Boleibol txapelketa


             12:00: Patata tortila lehiaketa


             14:00: Bazkaria
                                                                                                 

             18:00: Poteoa jokuekin


             21:00: Afaria


             22:00: 15 urte lotsagabe! antzerkia


            23:00: Kontzertuak: Ezinean + sorpresa


            Txirrisklas gaua






Ikusten duzuen moduan, maiatzean ere ez daukagu aspertzeko denborarik Anoetan! Etor zaitezte zuek ere gurekin batera gaztetxearen urtemuga ospatzera!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina