2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

ANOETAKO GAZTE ASANBLADAREN GABONETAKO EGITARAUA

Kaixo lagunok!

Gaurkoan, Anoetako Gazte Asanbladako kideok Gabonetarako antolatu dugun egitarauaren berri eman nahi dizuegu.


Abenduak 20an, Lomceren inguruko hitzaldia arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Abenduak 23an, 17:30tan umeentzako eskulan tailerra izango dugu.

Abenduak 24an, goizeko 8:00tatik aurrera baserriz baserri kantuan ibiliko gara, eta ondoren bazkaria egingo dugu.




Abenduak 26an, TXAPELKETA GAUA egingo dugu gaueko 22:00etatik aurrera.





Abenduak 27an, gaueko 22:00tatatik aurrera Txikiren "Mil a zien, baietz parrez lehertu" monologoa izango dugu.



Urtarrilaren 3an, "La Educación Prohibida" dokumentala ikusiko dugu arratsaldeko 18:00etatik aurrera.







Oharra: Abenduaren 27an (hileko azken ostiralean) zein urteko azken egunean presoen eta iheslarien eskubideen alde Anoeta eta Irura elkartzen dituen zubian egingo diren kontzentrazioetan parte hartzera animatzen ditugu herritarrak.


Ikusi duzuen moduan, haur, gazte zein helduentzat antolatu ditugu ekintzak, beraz, herritar orori antolatutako ekintzetan parte hartzeko deia egiten dizuegu.


Ondo izan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina