2013(e)ko azaroaren 5(a), asteartea

KONTZERTUAK GAZTETXEAN



Ostiral honetan, hilak 8, Sarkor eta Eratu taldeen kontzertuak izango ditugu Anoetako Gaztetxean gaueko 23:00tatik aurrera. Sarrera 5€-koa izango da.


Eratu taldeak "Ispilu Iluna" izeneko bere bigarren diskoa aurkeztuko du. Hemen duzue entzungai beraien diskako lehen abestia: "akordatzen". http://eratutaldea.com/wordpress/bigarren-diska-badator/.



Bestetik, Sarkor talde gernikarraren punk-rock doinuez gozatzeko aukera izango dugu. Hemen duzue ikusgai Sarkor taldearen "Sentimendu gabe" abestiaren bideoklipa.
http://www.youtube.com/watch?v=1V9LUE5z5iw





Informazio gehiago www.sarkor.net/‎ eta http://eratutaldea.com web-guneetan duzue.




Anima zaitezte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina