2013(e)ko urriaren 1(a), asteartea

KONPONBIDEARI ERASORIK EZ!
                  UTZI BAKEAN EUSKAL HERRIA!

Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Herrira euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduaren aurkako polizia operazioa agindu zuen atzo, eta 18 pertsona atxilotu zituen Guardia Zibilak.

ETAko kide izatea eta erakunde armatua finantzatzea leporatu die guztiei Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Horretarako, epaileak Herrira-k, legez kanporatuta dauden Amnistiaren Aldeko Batzordeek eta Askatasunak utzitako lekua hartu duela argudiatu zuen. Gainera, kaleratutako euskal presoei harrerak antolatuta, terrorismoa goratzea ere egotzi zien atxilotuei. Guardia Zibilak gaur hartuko die deklarazioa atxilotuei, eta bertan egoteko aukera izango dute abokatuek.

Anoetako Gazte Asanbladako kideok gogor salatu nahi ditugu atxiloketa hauek, eta besarkada eta musu handi bat bidali nahi diogu atzo Ertzainen erasoa jasan zuen gure herriko Amalur Mendizabali (hemen dituzue ertzaintzaren kargaren irudiak ikusgai http://www.youtube.com/watch?v=jL64lnOed-k).

Horregatik, deia egiten dugu gaur arratsaldeko 19:00tan Anoetako Plazan operazio honen aurrean datozen egunetako mobilizazioak antolatzeko burutuko den batzar irekian eta larunbatean, arratsaldeko 17:30tan Bilboko La Casillatik abiatuko den manifestazio nazionalean parte hartzeko.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina