2013(e)ko urriaren 16(a), asteazkena

KONTZERTUAK ANOETAKO GAZTETXEAN!

Datorren ostiralean, hilak 18, Izaki Gardenak eta Kokein taldeen kontzertuak izango ditugu Anoetako Gaztetxean gaueko 23:00tatik aurrera.

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean bost abesti grabatu zituzten, gerora “Itsasargiak” diskoan agertu zirenak.

2013ko urrian 10ean, "Amaieratik hasi" diskoa argitaratu zuen eta Anoetako Gaztetxean aurkeztuko du bere bigarren lan hau. Hemen daukazue aurrerapen abestia: http://www.youtube.com/watch?v=AUhj9PBpQS0

Izaki Gardenak taldearekin batera, Kokein talde eibartarraren rock doinuak izango ditugu entzungai.

Sarrera 3€ soilik izango da; beraz, zuen zain gaude!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina