2013(e)ko irailaren 25(a), asteazkena

ERASO SEXISTARIK EZ! BORTXATZAILEAK KANPORA!


Pasa den astelehenean zabaldu zen berria: 19 urteko neska batek Irura eta Tolosa artean bortxatu egin zutela salatu zuen. Igande goizaldeko 04:30ean gertatu zen erasoa, Irurako jaietatik Tolosara bueltan zela.

Eraso sexista hau gaitzesteko, herritar ugari bildu zen atzo arratsaldean Tolosan eginiko kontzentrazioan.


Tamalez, ez da hilabete ere izango Ibarrako jaietatik bueltan beste neska bat erasotua izan zela. Zorionez, eraso hartan, neskak aurre egin zion erasotzaileari eta erasotzaileak alde egin behar izan zuen.

Anoetako Gazte Asanbladako kideok gogor salatu nahi ditugu eraso hauek. Nazkatuta gaude eskualde honetan zein Euskal Herri osoan etengabe horrelako berriak entzuteaz; nazkatuta gaude parrandan ateratzen garen bakoitzean beldurra sentitzeaz. 

Honegatik guztiagatik, denok animatzen zaituztegu larunbat honetan, irailak 28, arratsaldeko 19tan irurako plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzera.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina