2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

ANOETAKO GAZTETXEAK 15 URTE

Urte berrian sartzarekin bat, desio eta nahi berriak izaten ditugu. Horrela bada, Anoetako Gazte Asanbladako kideok ere inoiz baino gogo, ilusio eta grin handiagoarekin ekin diogu hasi berri dugun urte honi. Izan ere, gure herriko Gaztetxeak 15 urte betetzen ditu aurten.

Dagoeneko egitarau oparoa prestatzen hasiak gara eta hamaika ekitaldi izango ditugu urtarriletik hasi eta maiatzera bitarte: dokumentalak, hitzaldiak, kontzertuak, haur-jolasak...Blog honetan kontatuko dizkizuegu denak, jakina.

Otsailetik apirilera bitarte, hilabete bakoitzean gai konkretu bat lantzea da gure asmoa. Otsailean, esaterako, Desobedientzia hartuko dugu gaitzat; martxoan, parekidetasuna landuko dugu eta apirilean Elikadura Subiraultza izango dugu hizpide. Gai hauek guztiak, hitzaldi, dokumental eta pelikulen bidez landuko ditugu. Tartean, hala ere, bestelako ekintzak ere izango ditugu gaztetxean, kontzertuak esate baterako. Maiatzean, berriz, hilabete guztian zehar mota guztietako ekintzak izango ditugu: egun osoko egitarauak antolatzen ari gara (urtemuga eguna eta belaunaldi eguna, besteak beste), kontzertuak, haurrentzako ekintzak, hitzaldiak...

Honakoa urtarrileko egitaraua da:

Urtarrilak 17: Egurra ta Kitto eta Eraso taldeen kontzertuak.



Urtarrilak 25: Lipdubaren grabaketa, poteoa eta afaria gaztetxean.
                              
Urtarrilak 31: Arcada Social eta McOnak taldearen kontzertuak.








Ikusten duzuen moduan, ilusioz ari gara 15. urteurren hau antolatzen. Hilabetero hilabetero gure egitarauaren berri emango dizuegu.

Zuen zain gaude!

PENTSATZEN DUGUNA LANDUZ, SENTITZEN DUGUNA AZALDUZ!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina