2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea

DESOBEDIENTZIA HILABETEA OTSAILEAN ANOETAKO GAZTETXEAN

Aurreko hilabetean aipatu bezala, Anoetako Gaztetxeko kideok XV.urtemuga ospatzen ari gara, eta otsailetik apirilera bitarte gai konkretu bat landuko dugu ikus-entzunezko (dokumental, film...) eta hitzaldien bidez.

Horrela, Desobedientzia Hilabetea antolatu dugu otsailerako. Otsailaren 14an, ostirala, Tolosako Ernaik egindako "Libre" dokumentala ikusiko dugu asanbladaren ondoren. Dokumental honek Auzitegia Nazionalean epaitzen ari diren 40 gazteetako gure eskualdeko hiruren istorioa kontatzen du (Irati Mujika, Aritz Lopez eta Mikel Ayestaran) eta beraien senide eta lagunen testigantzak jasotzen ditu. Bestetik, otsailaren 19an, asteazkena, iluntzeko 21:00tan "Ziztadak" dokumentala ikusiko dugu. Horretaz gain, otsailaren 9an, igandean, "La vida es bella" filma ikusiko dugu gaztetxean.



Besterik gabe, anima zaitezte gurekin batera XV.urtemuga ospatzen jarraitzera! 

Ondo izan! 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina