2013(e)ko urriaren 21(a), astelehena

III.URRIFEST JAIALDIA

Larunbat honetan, hilak 26, III.Urrifest Jaialdia ospatuko dugu Anoetako Gaztetxean. 

Jaialdia arratsaldeko 18:00tan hasiko da Anoetako plazan eta Euskal Herriko hiru garagardo (Etxeko Bob´s beer, Etxeandia Garagarduak, eta Naparbier) dastatzeko aukera izango da, Grinbergen garagardo gonbidatuarekin batera.

Iluntzeko 21:00etatik aurrera gaztetxean jarraituko du festak; izan ere, 21:00-22:00ak bitarte nahi duen orok bertan afaltzeko aukera izango du eta 23:00tatik aurrera Fiachras taldearen kontzertua izango da. Gauari amaiera emateko, Anoetako musikariek jam session bat eskainiko digute.

Sarrera doakoa izango da, eta gauean ere garagardoak dastatzeko aukera izango da gaztetxean.

Anima zaitezte!



OHARRA: Badakigu larunbat honetan Manifestazio Nazionala dagoela Bilbon, azken asteotan Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren euskal herritarren aurkako makroepaiketak salatzeko. Anoetako Gazte Asanbladako kideok gogor salatzen ditugu makroepaiketa hauek, eta inputatu guztien absoluzioa eskatzeaz gain, Bilbora joateko deia egiten dugu. 

Gauean gaztetxean ikusiko gara!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina