2015(e)ko irailaren 2(a), asteazkena

Gazte Eguna Anoetako Gaztetxean

Kaixo!

Pasa den larunbatean, hilak 29, Gazte Eguna ospatu genuen Anoetako Gaztetxean. Belaunaldi berriari ongi etorria eman genion, eta egun polita igaro genuen denok elkarrekin.

Hemen dituzue ikusgai egun horretako argazki batzuk.

Hurrengora arte!








2015(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

XVI.Urtemuga Eguna Anoetako Gaztetxean

Kaixo!
Maiatzera ailegatzeakin batera, iritsi zaigu Anoetako Gaztetxearen XVI.urtemuga re!
Pasa den ostiralean eman genion hasiera; izan ere, TTIParen inguruko hitzaldia izan genuen Askapenako kide baten eskutik.
 

Bestalde, datorren larunbatean, hilak 16, Urtemuga Eguna ospatuko dugu. Egun osoko egitaraua antolatu dugu:
12:00: Patata tortila txapelketa
14:00: Bazkaria
18:00: Poteoa jokoekin
21:00: Afaria
23:00: Kontzertuak Skasti eta Erokomeri taldeekin. Gaua alaitzeko txirrisklasa banatuko da eta sarrera 5 eurokoa izango da.

Animatu, egun ederra igaroko dugu-ta! 

2015(e)ko apirilaren 26(a), igandea

Gozategiren kontzertuko argazkiak

Kaixo!!!


Atzo, hilak 25, Gozategiren kontzertua izan zen Anoetako Gaztetxean. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi eta Gozategi taldeko kideei holako giroa jartzeatikan! Hemen dituzue kontzertuko argazki batzuk:










Nahi dezuen arte!

2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Bagauda eta Liberen kontzertuetako argazkiak

Kaixo! 

Martxo morearen barnean, hilak 13, ostirala, Bagauda eta Liberen kontzertuak izan genituen Anoetako Gaztetxean. 

Hemen dituzue kontzertuko argazki batzuk ikusgai:











Eskerrik asko Bagauda eta Libe taldeei.

Beste bat arte!

2015(e)ko martxoaren 7(a), larunbata

Lorratzak taldearen kontzertuko argazkiak


Kaixo! 

Atzo, hilak 6, Martxo Moreari hasiera eman genion Anoetako Gaztetxean. Gaueko 21:00ak aldera barrikotea egin genuen eta gaueko 23:00etatik aurrera Lorratzak taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Oso gustura egon ginen eta emanaldi ederra izan zen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi zein Lorratzak taldeko kideei! Jarraitu Euskal Herriko txokoak zuen ahotsekin goxatzen!

Ikusgai dituzue atzo ateratako argazki batzuk:


 





Gozatu guk atzo gozatu genuen bezainbeste!

Nahi dezuen arte!




2015(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Martxo Morea Anoetako Gaztetxean

Kaixo! 


Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dugu martxorako.

Martxoak 6, ostirala, 21:00tan: Barrikotea eta Lorratzak taldearen emanaldia
Martxoak 13, ostirala 23:00tan: Bagauda eta Liberen kontzertuak
Martxoak 15, igandea 18:00tan: Arrakala dokumentalaren emanaldia
Martxoak 18, asteazkena 19:00tan: Gu euskahaldunak gara dokumentalaren emanaldia
Martxoak 21, larunbata:Korrika dator! Egun osoko egitaraua antolatu du Korrika Batzordeak.
Martxoak 27, ostirala 22:00tan: Amets zirkoa salgai antzerkia
Martxoak 28, larunbata 17:00tan: Homosexualitatearen inguruko tailerra

Gonbidatuta zaudete! 

2015(e)ko martxoaren 4(a), asteazkena

Bi Bala eta Zain taldeen kontzertuetako argazkiak

Arratsaldeon denoi!

Pasa den ostiralean, hilak 27, Bi Bala eta Zain taldeen kontzertuak izan genituen Anoetako Gaztetxean. Hemen dituzue egun horretako argazkiak ikusgai, berandu baina seguru!



















Eskerrik asko taldekideei zein gerturatu zineten guztioi! Beste bat arte!