2015(e)ko martxoa 17, asteartea

Bagauda eta Liberen kontzertuetako argazkiak

Kaixo! 

Martxo morearen barnean, hilak 13, ostirala, Bagauda eta Liberen kontzertuak izan genituen Anoetako Gaztetxean. 

Hemen dituzue kontzertuko argazki batzuk ikusgai:











Eskerrik asko Bagauda eta Libe taldeei.

Beste bat arte!

2015(e)ko martxoa 7, larunbata

Lorratzak taldearen kontzertuko argazkiak


Kaixo! 

Atzo, hilak 6, Martxo Moreari hasiera eman genion Anoetako Gaztetxean. Gaueko 21:00ak aldera barrikotea egin genuen eta gaueko 23:00etatik aurrera Lorratzak taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Oso gustura egon ginen eta emanaldi ederra izan zen. Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi zein Lorratzak taldeko kideei! Jarraitu Euskal Herriko txokoak zuen ahotsekin goxatzen!

Ikusgai dituzue atzo ateratako argazki batzuk:


 





Gozatu guk atzo gozatu genuen bezainbeste!

Nahi dezuen arte!




2015(e)ko martxoa 5, osteguna

Martxo Morea Anoetako Gaztetxean

Kaixo! 


Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, hainbat ekintza antolatu dugu martxorako.

Martxoak 6, ostirala, 21:00tan: Barrikotea eta Lorratzak taldearen emanaldia
Martxoak 13, ostirala 23:00tan: Bagauda eta Liberen kontzertuak
Martxoak 15, igandea 18:00tan: Arrakala dokumentalaren emanaldia
Martxoak 18, asteazkena 19:00tan: Gu euskahaldunak gara dokumentalaren emanaldia
Martxoak 21, larunbata:Korrika dator! Egun osoko egitaraua antolatu du Korrika Batzordeak.
Martxoak 27, ostirala 22:00tan: Amets zirkoa salgai antzerkia
Martxoak 28, larunbata 17:00tan: Homosexualitatearen inguruko tailerra

Gonbidatuta zaudete! 

2015(e)ko martxoa 4, asteazkena

Bi Bala eta Zain taldeen kontzertuetako argazkiak

Arratsaldeon denoi!

Pasa den ostiralean, hilak 27, Bi Bala eta Zain taldeen kontzertuak izan genituen Anoetako Gaztetxean. Hemen dituzue egun horretako argazkiak ikusgai, berandu baina seguru!



















Eskerrik asko taldekideei zein gerturatu zineten guztioi! Beste bat arte!